Ikasle askok egiten du lan udan ibarreko lantegietan

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 12a, 17:45
Uda normalean hondartzarekin, mendiekin edo bidaiekin, hitz batean esanda, oporrekin lotzen dugun garaia. Baina ez beti, eta ez denontzat. Izan ere, asko eta asko dira udako oporrak aprobetxatuz lan munduan murgiltzen diren ikasleak.

Adecco, aldi baterako laneko enpresan ondo dakite hori. Esan digutenez, udan asko igotzen da lan bila dabiltzan gazteen kopurua, eta enpresek ere eskari handiagoa egiten dute. Bataz beste, 17 eta 25 urte arteko gazteak izaten dira lan bila aritzen direnak, eta eskaintzen zaizkien lanak,  urtean zehar betetzeko egoten diren lanen antzekloak dira: lantegietako produkzioan, administrazioan edo zamalanetan esaterako.

Ingurune turistikoagoetan ez bezala, Debagoienean, industrian egoten da lan gehien uda partean nahiz eta  zerbitzuetan, batez ere osasun edo garbitasun arloetan  lana aurki daitekeen arren. Aurten, eta krisi famatua dela eta egoera apur bat okertu den arren, orokorrean, udan lana bilatzea erreza dela esan digute Adeccon, eta bi aldeak, bai enpresa eta baita lanean ari den ikaslea ere gustura geratzen direla.

Helburua: dirua

Gorka Rodrigez 19 urteko gazte atxabaltarra da uda lanerako aprobetxatuko duen ikasleetako bat. Argi dauka udan lan egitearen arrazoia: batez ere dirua, baina baita gurasoen presio apur bat ere.

Datorren ikasturtean mekanizatu ikasketak hasiko ditu, baina asteotan, Arrasateko Alejandro Altuna lantegian dihardu. Eta ikasle baten eta langile baten egunerokoa ezberdina den arren, esperientzia ona izaten ari dela esan digu. Goizeko txandan aritzea gogorra dela aitortu digu, eta zenbaitetan lantegian jasaten duen beroa ere gehiegizkoa dela gaineratu, baina orokorrean gustura dago.

Udan lanean aritzeak gainera, ez du esan gura opor barik geratuko denik, dagoeneko pentsatu du-eta irabazitako dirua non gastatu: lagunekin bidaian, autoa ordaintzen eta ahal bada, zertxobait aurrezten

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak