Gutxi bada ere, Debagoienean behera egin du langabeziak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 5a, 16:58
Uztaileko datuei begiratuta, langabeziak tasa 0,07 puntu jaitsi da ekainetik uztailera debagoienean; hau da, uztailean ekainean baino 20 langabe gutxiago zeuden gurean. Ekainean, guztira, 3.352 langabe zeuden debagoienean eta uztailean, ostera, 3.332. Herriz herri begiratuta, ia herri gehienetan jaitsi da langabezia, Arrasaten eta Elgetan izan ezik.

Arrasaten, adibidez, ekainean baino 37 langabe gehiago zeuden uztailean; eta, Elgetan, bost gehiago. Hala, ere Debagoiena mailan behera egin du langabezia tasak. Ekainean langabezia tasa %10,82koa zen eta uztailean, %10,75ekoa; hau da, 0,07 puntu jaitsi da langabezia tasa.

Herriz herri

Herrika begiratuta, Oñatik dauka langabezia tasa baxuena: %7,66 da langabezia tasa. Guztira 414 langabe daude Oñatin. Langabezia tasa altuena, berriz, Eskoriatzak dauka: %12,84 da langabezia tasa. Esan behar da ekainean ere Eskoriatzak zuela dabagoieneko langabezia tasa handiena. Ordukoa %13,23koa zen. Ez dugu Aramaioko daturik.


Ekaina
Langabeak
Ekaina
Langabezia tasa
Uztaila
Langabeak
Uztaila
Langabezia tasa
Antzuola
89 % 9,78 82 % 9,01
Aretxabaleta 367 % 11,37
358 % 11,09
Arrasate
1.397 % 12,07
1.434 % 12,39
Bergara 723 % 10,08
720 % 10,03
Elgeta 40 % 8,13
45 % 9,15
Eskoriatza 275 % 13,23
267 % 12,84
Gatzaga 12 % 9,02
12 % 9,02
Oñati
449 % 8,31
414 % 7,66
Guztira
3.352 % 10,82
3.332 % 10,75

Hala ere, kontuan hartu behar da urte hasieratik gaur arte langabeziak gora egin duela Debagoienean. Urtarrilean 3.108 langabe zeuden ibarrean, orain baino 224 gutxiago.

Hego Euskal Herrian

INEMeko datuen arabera, Hego Euskal Herriko herrialde guztietan handitu da langabezia tasa Araban izan ezik. Hain zuzen, ekainean baino 755 langabe gehiago zenbatu dituzte uztailean. Igoera ez da handia izan; baina, kontuan hartu behar da iazko uztailean baino 51.647 langabe gehiago daudela aurtengo uztailean Hego Euskal Herrian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak