Gipuzkoan 25 errepide arriskutsuenetatik 4 Debagoienean daude

Txomin Madina Milikua 2008ko ots. 13a, 17:54
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren datuen arabera, 2002 eta 2006 bosturtekoan, Gipuzkoan istripu gertatu ziren 25 errepide zatietatik 4 Debagoienekoak izan dira. Oñatin, Bergaran eta Arrasaten daude puntu hauek.

Gipuzkoan istripu asko eragiten dituzten 194 puntu katalogatu zituen Eusko jaurlaritzak 2002-2005 urte artean. katalogazio horretan, azken 5 urteak hartzen dira kontutan, eta bertan sartzen dira epe horretan 10 biktima edo gehiago biktimak eragin dituzten kilometro bateko errepide zatiak. Arriskuaren arabera, batetik bosterako sailkapena ezartzen da, eta larriena, bosgarren maila izaten da. Bosgarren mailako 25 puntu daude Gipuzkoan, horietatik 5 Debagoienean. 

Oñatin bi puntu arriskutsu daude biak ere Urretxu eta Bergara arteko ibilbidea egiten duen GI-2630 errepidean. Bata Zubillagan dago, errepidearen 19. kilometroan, eta bestea Garibai auzoan, errepidearen 22. kilometroan. 

Eskoriatza eta Arrasaten daude Debagoieneko beste bi puntu arriskutsuak. Arrasaten, Meatzerreka auzoan, GI- 3551 errepideko 2. kilometroa da arriskutsua, Eskoriatzan berriz, Mazmela auzotik dagoen GI-3310 errepidearen 2. kilometroa. 

Gipuzkoako gainerako errepideetara begira jarrita, kostaldeko errepidean 7 puntu arriskutsu daude baina denetan arriskutsuena, Oiartzundik Artikutzara doan GI-3631 errepidearen 1. kilometroa da: errepide honetan 276 auto pasatzen dira bataz beste egunean, eta azken bost urteetan biktimak eragin dituzten 11 istripu egon dira. Nazional 1 errepidea ere ez da atzean geratzen, 47 puntu arriskutsu baitaude bertan. 

Azken urteekin alderatuz puntu arriskutsuen kopuruak behera egin duen arren, gertatzen diren puntu arriskutsu horiek betikoak izaten jarraitzen dute. Puntu hauen inguruan zerbait egiteko beharraren ardura Batzar Orokorretaraino heldu da. Egin duten azken osoko bilkuran, hainbat ekimen eztabaidatu zituzten, besteak beste, legealdi honetarako kudeaketa plan estrategikoa, auto istripuen kontrako plana eta puntu arriskutsu hauetan ekintzak burutu ahal izateko plana garatzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak