'Euskal konpromisoa giza eskubideen alde' agiriaren aurkezpena egin dute Arantzazun

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urr. 12a, 19:31
60 urte bete ditu aurten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak eta urteurren hori ospatzeko ekitaldi zein kanpainak antolatzeko deia egin die Nazio Batuen Erakundeak munduko gobernuei. Eskaera horren baitakoa izan da, hain zuzen ere, zapatuan Arantzazun egin zuten Euskal Konpromisoa giza eskubideen alde agiriaren aurkezpena.

Baketik Zentroak egindako idatziarekin euskal kultur zein politika arloko hainbat pertsonak egin dute bat: hala nola, Txaro Arteagak, Bernardo Atxagak, Mikel Laboak, Gorka Landaburuk, Juan Mari Torrealdaik eta beste hainbatek.
Agiriaren aurkezpena egin zuten, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren, Joseba Azkarraga Justizia Sailburuaren, Rigobertan Menchú Bakearen Nobel Sariaren eta Elio Tamburi Nazio Batuen Giza eskubideetarako goi-mandatariaren presentzian. Hain zuzen ere, Rigoberta Menchúk eta Elio Tamburik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso zuten agiria, giza eskubideen alde egindako lanaren adierazgarri. Hala, biak ala biak giza eskubideekiko euskal konpromisoaren nazioarteko hartzaile egin zituzten.

Eskubideen urraketa
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrenean, adierazpenak jasotzen dituen eskubideak urratzen direla azpimarratu zuten; emakumearen eskubideak, adin txikikoenak, bizitzarako eskubidea, atxilotuek dituzten eskubideak... dira aldarrikapenak jasotzen dituenak baina oraindik ere, baita gurean ere, eskubide horien urratzen direla adierazi zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. "Euskadin, Giza Eskubideak urratzen dira eta hori onartu beharra dago, arazoa konpontzeko. Ezinezkoa da norbere eskubideak aldarrikatzea, beste aldera begiratzen bada norberak urratΩzen dituenean."
Rigoberta Menchú Bakearen Nobel Sariak hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zuen: "lehentasuna da hezkuntza. Hezkuntzak gizakiaren dimentsioak, ezaugarriak eta baloreak ezagutzeko aukera ematen du eta balore horiek jokabide nola bilakatu ere azaltzen du."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak