ESK eta STEE-EILAS sindikatuek lanpostuetan pairatzen diren gaixotasunen gaineko informazio kanpaina abiarazi dute

Miren Arregi Amasorrain 2008ko api. 28a, 20:22
Lanaren ondorioz pairatzen ditugun gaixotasunek ez dutela prebentzio ekintzetan eta sindikalgintzan behar duten tokia salatzeko kanpaina abiarazi dute ESK eta STEE-EILAS sindikatuek. Informazio kanpaina hau hezkuntzara eta lantegietara eroango dute.

Gaixotasun profesionalen auziak lan osasunaren arloan izan beharko lukeen garrantzirik ez duela salatu dute ESK eta STEE-EILAS sindikatuek. Adierazi dute, Lan Osasun eta Segurtasunerako Europar Agentziaren arabera, Europar Batasunean urtean 9000 langile inguru hiltzen direla lan istripuz eta 140.000 langiletik gora hiltzen direla jatorria lanean duten gaixotasunengatik.

Lan istripuei dagokienean gehiengoa gizonezkoak diren bitartean, gaixotasun profesionalen kasuan, gehiengoa emakumezkoak direla azaldu dute; gaineratu dute, arazo larriena dela, enpresek eta mutuek gaixotasun horiek ezkutatzen dituztela.

Adierazi dute prebentzio zerbitzuek arriskuen ebaluaketa azaletik eta jarraipenik gabe eginez ezkutatze horrekin kolaboratzen dutela. Eta gaineratu dute osasunaren zainketa ez dela aurrera eramaten legeak markatzen duen moduan, izan ere, lanaren baldintzen araberako errekonozimenduak egin beharrean errekonozimendu mediko sinpleak egiten direla.

Abian ipini duten informazio kanpaina, besteak beste, langileek euren eskubideak ezagutu ditzaten egingo dute.

Gaixotasun profesionalei dagokienean, nabarmendu dituzte gihar-hezurretako gaixotasunak, izan ere, gaixotasunen %80a dira, eta amiantoaren eraginez gaixotu direnak.

Kanpainaren helburua da gaixotasun profesionalen arazoak prebentzio ekintzatan eta sindikalgintzan merezi duen lehentasunezko tokia izatea. Informazio kanpaina hezkuntzara eta lantegietara eroango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak