Elikatuz programaren bitartez, lau hilabetetan 22 mila kilo elikagai berreskuratu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 4a, 14:51
Foru Aldundiaren laguntzarekin Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak garatutako Elikatuz programaren bitartez, merkaturatu gabeko 22.000 kilo elikagai berreskuratu dira martxotik hona. Hala, astero 4.000 jatordu prestatzeko balio izan dute elikagaiek.

Orain dela lau hilabete jarri zuten programa martxan. Azken orduko merkatuaren ideian oinarrituta dago programa. Iraungitze data gertu dutelako edo ontziek akatsen bat dutelako eta aurkezpenean eragina dutelako, merkaturatzeko balio ez duten elikagai galkorrak biltzen dira, eta kontsumorako bidean jartzen dira. Eroski enpresako Urbil eta Garbera hipermerkatuetan egin da orain arte lan. Gainera, hainbat gizarte erakunderen laguntza izan dute.

Jasotako produktuak


Jasotako produktuen motari dagokionez, barazkiak nagusitu dira, bildutako guztiaren % 50ra iritsi baitira, apirilean izan ezik, hilabete horretan jasotako elikagaien % 48 esnekiak izan baitziren. Bildutakoaren  % 16a eta % 25a fruta izan da.

Esandako denboran 22.271 kilo elikagai bildu dira aipatutako bi hipermerkatuetan eta, ondoren, Izan Fundazioa, Agipad, Aterpe Caritas eta Loiola Etxea entitateetako jangeletan banatu dira; entitate horiek Gipuzkoako kolektibo behartsuenekin lan egiten dute eta esperientzia horretan parte hartu dute. Emausek elikagaiak bildu eta banatu ditu.

Azken orduko bilketarekin jarraituko dute

Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalek adierazi duenez esperientziaren emaitzak eragingarriak izan dira foru erakundeak azken orduko bilketa horrekin jarraitzeko. Gaineratu du laster ekimen hori Donostialdea osora, Oarso eta Bidasoara zabalduko dutela.
Ormazabal jaunak eskerrak eman dizkio Mondragon Unibertsitateari ekimen hau aurrera eramateko egin duen ahaleginagatik.

Elikagai mota gehiago

Gaineratu dute elikagai mota gehiago emateko aukera dutela, batez ere, gosariei eta postreei dagokienez. Hala, fruta, barazki eta yogurt gehiago jaten direla konturatu dira.

Bestalde, jakinarazi dute  elikagai freskoak erosteko aurrekontuan % 40ko murrizketa egon litekeela, nahiz eta oraindik datu zehatzik ez izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak