Durangoko azoka: diskoen eta liburuen erakusleihoa, nobedadez beteta

Maider Arregi 2006ko abe. 7a, 18:25
Hamaika nobedade izango dira aurten ere: 317 stand prestatu dituzte Landako erakustazokan. Domekara, abenduaren10era bitartean ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Aurtengo ekitaldiko kartelean etxeetara sartu aurretik ongietorria ematen duen zerri (felpudo) bat azaltzen da. Izan ere,  liburu eta diskoen etxeak bisitari ugari izango ditu domekara bitartean. Urterik urtera marka guztiak hausten ditu Durangoko azokak, eta aurten ere beste horrenbeste gertatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, Gereadiaga elkartekoek.


Argitaletxe eta diskoetxeetako arduradunen joan-etorria izan da nagusi aurreko egunotan Landako erakustazokan; guztira, 317 stand prestatu dituzte, eta, betiko moduan, hamaika nobedade izango dira liburu, disko, DVD, fanzine eta beste hainbat produkturi dagokienez. Inprimategietan ere majo egin dute lan azken hilabeteotan. Euskal produkzio gehiena Durangora begira kaleratzen da, liburu eta disko aurkezpenak ugaldu egiten dira udazken partean, eta argitaletxeak baikor dira salmentei begira. Plaza ezin hobea bilakatu da Durango azken lau hamarkadetan.

Egileak, bertatik bertara

Esan bezala, Durangoko azoka bost egunez izango da zabalik, domekara arte. Ordutegiari dagokionez, 10:30ean zabalduko ditu ateak Landakok eta 20:30ak zabalik izango da azoka. Eguraldiari dagokionez, euria eta hotza iragarri dute datozen egunotarako; hala ere, liburuen eta diskoen berotasunean Durangoko giroa ez da makala izango.
Egitaraua ekitaldiz josita dator: mahai inguruak, bertso saioak, erakusketak, film emanaldiak (Gora Vasco. Milonga del temple y carretilla dokumental argentinarraren estreinaldia, besteak beste),  gaztetxoei zuzendutako haur literatura aretoa, txat saioak eta, nola ez, egileen presentzia. Egileekin izaten den gertuko harreman hori da Durangoko ezaugarrietako bat.

Bidaiak

Aurtengo azokan izango diren ekitaldi gehienak Bidaiak gaiaren inguruan izango da. Durangon salgai izango diren produktuekin ere beste lurralde batzuetara bidaiatzeko aukera izaten da. Bestalde, Durangorainoko bidaiaren gainean, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute antolatzaileek.  Informazio gehiago webgune ofizialean: www.durangokoazoka.com

Debagoieneko lanak

Oskar Arana
Brooklyngo erokeriak
. Paul Auster. Alberdania. Oskar Aranak euskarara itzulita.

Arantzazu edizio frantziskotarrak
Hainbat lan.

Joxe Felix Diaz de Tuesta
Euskal Herria atzerritarren ahotan. Arrasate Argitan KE.

Des-kontrol
Duintasunez eutsi!
Oihuka.

Juan Martin Elexpuru
Harpajolea
. Ibaizabal Edelvives
Bergarako aditz taulak. Badihardugu elkartea.

Juan Carlos Irizar
Itsasoa. Pianorako musika

Mahaster River
Irtenbiderik gabeko autobideak. Gaztelupeko Hotsak.

Potemkin
Potemkin. Oihuka.

Ruper Ordorika
Memoriaren mapan
. Elkar

Une
Une nare eza
. Oihuka.

Pello Zabala
Zeruan zer berri
. Alberdania

Koldo Zuazu
Deba ibarreko euskara
. Badihardugu Deba ibarreko euskara elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak