Behatokiak umeak euskaraz erregistratzeko jarritako oztopoak salatu ditu

Maider Arregi 2008ko ots. 25a, 16:34
Epaileek euskarazko erregistroak debekatu eta orain arteko inskripzioak baliogabetzeko prozesuak abian ipini dituzte epaitegietan. Bi hilabete igaro dira Euskal Herrian lehenengo aldiz jaioberri bat euskaraz erregistratu zenetik.

Aretxabaletako Etxahun Iturriotz izan zen Euskal Herrian euskaraz erregistratu zen lehen umea. Bi hilabete igaro dira ordutik eta epaileak hasi dira euskarazko erregistroak debekatzen eta orain artekoak baliogabetze prozesuan ipintzen. Hala adierazi dute hizkuntza Eskubideen Behatokitik. Aretxabaletan esaterako, Erregistro Zibilean liburu berezi bat zabaldu behar izan zuten jaiotza-inskripzioa euskaraz egiteko.

Behatokiak jakinarazi duenez, Bizkaiko eskaera baten aurrean, epaileak umea oraindik jaio ez delako espedientea ez duela zabalduko jakinarazi die gurasoei. Gaineratu dute, epaile berak beste eskaera bati erantzuna ez diola eman oraindik.

Gaur egun EAEko Erregistro Zibiletako liburu ofizialak gaztelaniaz soilik daude. Etxhun Iturriotze gurasoek esaterako, Bergarako epaileak espresuki euskaratu zuen liburu baten egin zuten inskripzioa.

Lehen erregistro honen ostean, euskarazko inskripzioak gehiago izan ziren. Bilbon esaterako, egin dira euskarazko erregistroak eta hamabi erregistro zibil baino gehiagotan egon dira eskaerak euskarazko erregistro liburuak zabaltzeko.

2007ko abuztuan ipini zen harremanetan behatokia Justizia Ministerioarekin. Legearen arabera, euskaraz erregistratu ahal izatea eskubide bat da baina medioak falta dira hori gauzatzeko. Hau da, moldaketak egin behar dira programa informatikoetan eta gainera euskarazko liburu ofizialak egin behar dira. Eusko Jaurlaritzak hiru hilabeteren epean guztia prest egongo zela esan bazuen ere, ez dago oraindik euskarazko libururik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak