Aho batez hartu zuten erabakia. Azterketa iraila eta azaroa bitartean egingo dute eta hiru atal jorratuko ditu:
- Egungo egoeraren diagnostikoa.
- Hondakin organikoak autokonpostatzeko aukeren azterketa.
- Bideragarritasun ekonomikoari dagokion azterketa.
Azterketa Jordi Colomerri enkargatu dio Mankomunitateak. Esperientzia zabala du atez ateko bilketa-sistema Katalunian ezartzen, eta Usurbilen ere aholkulari lanak egin ditu azken hilabeteotan.