Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko eka. 5a, 11:02
Aste bukaera hau ere ekintzaz beteta datorkigu: Bergaran Euskal Eskola publikoaren jaia, Eskoriatzan euskal produktuen azoka, Elkartasun eguna Arrasaten, Gorlara Igoera, kontzertuak, kale antzerkia... Denetariko ekintzak izango dira guztiondako. Hemen duzue agenda osoa:

Musika

aretxabaleta
> Mahaster River taldearen kontzertua
Nahasterrekan diskoa aurkeztuko dute.
Bihar, zapatua, Zaraia aretoan, 22:00etan.

aretxabaleta
> Arantza eta Pantxo bikotearen boleroak
Hego Amerikako doinuak.
Domekan, ekainaren 7an, Zaraia aretoan, 19:30ean. 5 euro.

Antzerkia

aretxabaleta
> 'Txuribeltz' haurrendako ikuskizuna bihar
Kixka taldearen eskutik.
Bihar, zapatua, Zaraia aretoan, 17:00etan.

Ipuinak

aretxabaleta
> Amaia Arriaranen saioa, haurrei zuzenduta
Oihulari Klown taldeko kidearen eskutik.
Bihar, zapatua, Arkupeko liburutegian, 11:30ean.

Erakusketak

Bergara
> Laia Bedos margolariaren erakusketa
Bartzelonako margolariak erakusketa zabalduko du datorren egubakoitzean, hilaren 12an
Ekainaren 12tik 28ra Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jaiegunetan: 12:00-14:00.
aretxabaleta
> Zirkua eta txotxongiloak
Corrado Masacciren erakusketa.
Arkupe kultura etxean, ekainaren 15era arte. Ohiko ordutegian: aste barruan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara. Domeketan itxita.

Arrasate
> Margo taldekoen artelanak Kulturaten
Arrasate margo taldekoen lanak jarriko dituzte ikusgai.
Ekainaren 12tik 18ra, Kulturateko klaustroan. 


Arrasate
> 'Pócimas feministas' erakusketa Emakume Txokoan
Jone San Martinen muntaia, Rosa Silvaren irudiekin eta Begoña Zabalaren testuekin.
Ekainaren 11ra arte. Emakume Txokoak eta Emakume Internazionalistak taldeak antolatuta.

oñati
> 'Oteitza, bizirako proiektua'
Orioko artistan handiaren lanari gainbegiratua.
Kultura etxean, ekainaren 4tik 21era. Egunero, 18:30etik 20:30era zabalik.
Bestelakoak

antzuola
> Bertso afaria gaur
Bertso ikastaroaren amaiera dela eta, bertso afaria Mantxi eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin.
Gaur, egubakoitza, Olalde elkartean, 21:00etan. 15 euro.

bergara
> Roberto Bermejo irakaslearen hitzaldia
EHUko ekonomia irakaslearen Sostenibilidad en tiempos de crisis izenburuko hitzaldia.
Eguaztenean, hilaren 10ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.

aretxabaleta
> 'Vías ferratas en Dolomitas'
Casimiro Bengoetxearen eskutik, diaporama.
Eguenean, hilak 11, Zaraia aretoan, 19:30ean.

antzuola
> Banka etikoaren gaineko hitzaldia
Fiare-ko Juan Garibik egingo du hitzaldia.
Eguenean, hilak 11, Olaranen, 19:00etan. Zutik-EB/Berdeak-Aralarrek antolatuta.

antzuola
> Ipuin musikatua Antzuolako eta
Bergarako musika ikasleekin
Bergarako Musika Eskolaren 25. urteurrena dela eta, Mozarten Txirula magikoaren unibertsoan oinarritutako Benan eta Begigorri munstroa ipuin musikatua eskainiko dute gaztetxoek. Gaur, egubakoitza, Torresoroan, 19:00etan.

oñati
> Ganbara Txikiren urteurreneko
kontzertu berezia Unibertsitatean gaur
Ganbara Txiki abesbatzak V. urteurrenari amaiera borobila eman nahi dio, eta, hori dela eta, kontzertu berezia emango du Sancti Spiritus Unibertsitateko klaustroan gaur, egubakoitza, 22.00etan.

Ikastaroak

Arrasate
> Eskulan ikastaroa eta makillaje ikastaroa
Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik. Eskulan ikastaroa martitzenero: 15:30-17:30 edo 18:00-20:00 (ekainaren 16ra arte).
  Argibideak 943 79 83 70 telefono zenbakian.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa ondoko telefonoetan:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Hainbat ikastaro egiteko aukera Arkupen
Eskulanak, pintura, zeramika, fieltroa, fimoa, artile kardatua eta swaroski kristalak.
Argibideak Arkupe kultura etxean, 943 08 10 01 telefono zenbakian.

Antzerkia

bergara
> Hortzmuga taldearen 'Superplast'
antzezlana gaur kalean
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Hortzmuga taldearekin kale antzerkia izango da gaur, 19:00etan, San Martin plazan. Raul Cancelok zuzentzen du Superplast, Julen Gabiriak idatzitako gidoiarekin.

arrasate
> Elkartasun Egunaren XI. ekitaldia
Bihar, zapatua, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuen aurkezpena egingo da eta bestelako ekitaldiak ere izango dira Arrasaten: bidezko merkataritza, tonbola, hainbat zozketa, te dastatzea, perkusio taldeak, taloak, haur jolasak (Txatxilipurdiren eskutik 11:00etan) eta arratsaldean, berriz, Txan magoaren (goiko argazkian) emanaldia, 17:30ean. Seber Altube plazan zapatuan, 10:00etatik 20:00ak arte.

Lehiaketak

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da landu beharreko gaia. Iraupen mugatua izan beharko dute film laburrek. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke eta bakarka zein taldeka parte hartu ahal izango da lehiaketan.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik. Argibideak 943 79 41 39 zenbakian.

Lekeitio
> Euskal Zine eta Bideo Bilera Lekeition
Edozein bideo sortzaile har dezake parte. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, euskaraz. Lanak entregatzeko epea irailaren 11ra arte dago zabalik.
Argibideak 94 624 34 82 telefono zenbakian edo www.bideobilera.com webgunean.

deba
> Tene Mujika beka, historia hurbilaz idazteko
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, V. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena. Gure herriaren azken 50-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.
Proiektuak, abenduaren 1era arte bidal litezke helbide honetara: Tene Mujika Beka, Debako Udaletxea, 20820 Deba

donostia
> Irrati-antzerki lehiaketa dFeriaren barruan
Teatro del aire izeneko lehiaketa deitu dute arte eszenikoen dFeriaren barruan. 8 eta 15 minutu bitarteko istorioak grabatu behar dituzte lehiakideek, CD euskarrian. Gaia librea da eta euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke lanak. Kategoria bakoitzean 70 euroko sari bana emango dute.
Lanak entregatzeko epea datorren ekainaren 12ra arte dago zabalik. Argibide gehiago dferia.com webgunean jaso daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak