Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko mar. 6a, 13:24

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

eskoriatza
> The Wet Band Inkernun 
The Wet Band taldea izan da azken Danbaka Musika Lehiaketako irabazlea eta gaur gauean Eskoriatzan joko du. Laukote mutrikuarrak Ikusleen saria ere eskuratu zuen joan den urtarrilaren 17an Espaloian jokatutako finalean. Ainara (ahotsa), Wendi (gitarrak eta ahotsa), Aitzol (bateria) eta Iñigok (baxua eta ahotsa) estilo askotariko puntu edo ukitu dituzte euren kantuetan: Hutsik, I thought I was a rock, Flight...
Inkernun gaur, 22:30ean.


arrasate
> Arrasate Musikaleko biolin ikasleen emanaldia
Biolin orkestra txiki batek ere joko du eta ikasleen arduradunek ere bai: Amaia Artzamendik, Eli Auzmendik eta Domentx Uzinek.
Gaur, egubakoitza, Arrasateko parrokian, 20:00etan.

Eskoriatza
> Los Viernes al Ron eta Klakson taldeen emanaldia
Antzuolako Klakson taldea eta Los Viernes al Ron bakarlaria, elkarrekin.
Gaur, egubakoitza, Cipris tabernan, 22:30ean.

bergara
> Bergarako Orfeoiaren
kontzertua zapatuan
Udaberriko kontzertua emango du Orfeoiak, Aitor Biainen zuzendaritzapean eta Eli Mendiaraz piano-jolearen laguntzaz.
Bihar, zapatua, Mariaren Lagundiko elizan, 20:00etan.

Antzerkia

debagoiena
> 'Greban gaude' antzezlana Bergaran eta Antzuolan, bihar eta etzi
Martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, Greban gaude antzezlana ikusteko aukera izango da zapatuan, 18:00etan, Bergaran, Zabalotegin; domekan Antzuolan eskainiko dute, 18:30ean, Olararanen. 

arrasate
> 'Lilas', emakumeen gaineko umorezko antzezlana Organik taldearekin
Umorez, emakumeen hormonei buruz mintzatzen da Lilas: nerabetasunaz, amatasunaz, menopausiaz eta aurre-hilekoaren tentsioaz. Zapatuan, 19:30ean, Amaia antzokian. Sarrerak, 10 eurotan, Servikutxan edo domekan, leihatilan.

aretxabaleta
> Laressistens taldearen 'Metidas en
harina' eguaztenean Zaraia aretoan
 Maria Urtzelai bergararrak zuzendutako lana. Marta Alvarez, Sandra Fernandez, Vanesa Fuentes eta Itziar Fragua dira aktoreak. Iraupen lasterketa baten, nork bere rolaren arabera jokatuko du. Martxoak 11n, Zaraian, 19:30ean.

bergara
> 'Kanpaiak jo bitartean' antzezlana Zabalotegin
Helduendako antzerki emanaldia, Korrika Kulturalaren barruan.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegiko aretoan, 22:30ean.

Ipuinak

aretxabaleta
> Gaztetxoendako ipuinak, Maite Francoren eskutik
Ipuin kontaketa saioa egingo du Maite Francok.
Datorren zapatuan, martxoak 14, Arkupen, 11:30ean. Sarrera doan.

Erakusketak

bergara
> 'Maisuak' erakusketa
Beart-ek antolatuta, Jose Antonio Laskurain, Francisco Leturia, Migel Okina eta Ricardo Otaño artista bergararrei eskainitako erakusketa.
Aroztegi aretoan, domekara arte. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00- 20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

bergara
> 'Nafarroa, euskal estatua' erakusketa
Nabarraldek antolatuta.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, martxoaren 15era arte.  Martitzenetik egubakoitzera: 18:00–20:00. Zapatuak eta domekak: 12:00 – 14:00;  18:00–20:00.
aretxabaleta
> 'Emakumeak aniztasunean' erakusketa
Emakumeen Egunaren inguruan antolatuta.
Arkupen, martxoaren 22ra arte. Astebarruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

aramaio
> Gervasio Sanchezen 'Bizitza minatuak' erakusketa
Afganistan, Kanbodia, Angola eta halako herrialdeetan kokatzen diren istorio gordinak jaso ditu Gervasio Sanchez argazkilari eta kazetariak. Pertsonen kontrako minak salatzeko egindako erakusketa da.
Gaur, egubakoitza, zabalduko dute erakusketa, osoko bilkuren aretoan, 18:30ean. Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

Hitzaldiak

Bergara
> Nafarroari buruzko hitzaldia Iñaki Sagredorekin
Nafarroako gazteluak izenburuko hitzaldia egingo du Sagredok.
Eguaztenean, hilak 11, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Bergara
> Emakume pakistandarren integrazio prozesua
Emakumeen Egunaren inguruan Bergarako Udalak antolatuta.
Eguenean, hilak 12, 15:00etan, kultura etxean.

Eskoriatza
> 'Bizkarrezurra eta nerbio sistema' hitzaldia
Andrea Larrañaga kiropraktiko bergararraren eskutik. Antolatzaileak: Amuska Emakume Elkartea eta Bizikasi.
Martxoaren 24an, 18:30etik 19:30era.

Proiekzioa

bergara
> 'Marimendi, emakume helduak goi mendian'
Aipatutako ikus-entzunezkoaren ostean hitzaldi-tertulia izango da.
Domekan, martxoaren 8an, Zabalotegin, 19:00etan. Emakumeen Eguneko ospakizunen barruan.

aretxabaleta
> 'Kalean uso etxean otso'
Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren inguruan antolatuta.
Martitzenean, martxoaren 10ean, Zaraia aretoan, 19:30ean.

Ikastaroak

Aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Martxoaren 12an eta apirilaren 23an hurrengo saioak. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

bergara
> Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu
Break dancea (apirila, maiatza eta ekaina; egubakoitzetan, 19:00-21:00); eskulanak eta larrua (apirila, maiatza eta ekaina; eguaztenetan 18:30-20:30); zeruko izarrak ezagutzen (apirilak 21 eta 28; 19:00-21:00) eta sendabelarrak (maiatzeko eguenetan; 18:30-20:30).
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik dago kultura etxean. Argibide gehiago 943 77 91 59 telefono zenbakian.

Arrasate
> Sexualitate tailerrak Txatxilipurdirekin
Mirari Arando sexologoak koordinatuko ditu tailer horiek eta 12-16 urteko gazteendako izango dira.
Martxoaren 12an San Andresko gazte txokoan eta martxoaren 13an Erguingo  gazte txokoan. 943 79 54 46.

Aramaio
> GPSa erabiltzen ikasteko ikastaroa Udalarekin
Udalak GPS bat erosi du, hainbat aukera ematen dituena: iparrorratza, altimetroa, mapak eta bailarako interes puntuak zehazteko aukera. Hori horrela, kultura eta kirol taldeei erabiltzeko aukera ematen die Udalak; betiere, erabiltzeko ikastarotxo bat egin beharko dute. Ikastaroa martxoaren 19an izango da.
Izena emateko epea martxoaren 15era arte dago zabalik. 945 44 50 16.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836.

Lehiaketak

bergara
> Musika moderno lehiaketa
Bergarako Musika Eskolak antolatuta. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi kantu aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa modalitate bakar batera mugatu dute, musika modernora, alegia: popa, rocka, bluesa, soula... Irabazleak 400 euro irabaziko ditu eta publikoaren saria jasotzen duenak, 200 euro.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 16ra arte zabalik. Argibideak: 943 76 57 80.

debagoiena
> Ziberkomiki lehiaketa deitu du Diputazioak
Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek har dezakete parte.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 30era arte dago zabalik. www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da gaia. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik.Argibideak: 943 79 41 39.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak