Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko ots. 27a, 10:36

Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

Arrasate
> Gatibuk 'Laino guztien gainetik...' azken diskoa aurkeztuko du gaur Arrasaten
Alex Sardui kantariarekin batera, Haimar Arejitak (gitarra), Mikel Caballerok (baxua) eta Gaizka Salazarrek (bateria) bereziki Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik diskoko kantuak joko dituzte gaur 3.60 aretoan, 22:30ean hasita.

Bergara
> Delorean zarauztarrak gaur gauean  Bergarako Jam aretoan
   Deloreanek lau abestiz osatutako maxia argitaratuko dute laster: AyrTon Senna. Bi urte pasatxo igaro dira Bergaran azken aldiz jo zutenetik. The Requesters eta K**0 taldeak izango dira haiekin gaur. Sarrerak leihatilan, 13 euro.

Bergara
> Niko Etxart eta Zuberoako kantariak
Iparraldeko kantuak protagonista biharko emanaldian.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegin, 22:30ean. Sarrera: 3 euro.

Eskoriatza
> The Wet Band mutrikuarrak, hurrengo egubakoitzean
Danbaka lehiaketako irabazleak izan dira mutrikuarrak.
Egubakoitzean, hilaren 13an, Inkernu tabernan, 22:30ean.

Arrasate
> Lur Sagar dantza emanaldia izango da bihar, zapatua, Arrasaten
Lur Sagar dantza emanaldia izango da bihar, zapatua, Amaia antzokian, 19:30ean. Hiru koreografok hartzen dute parte, eta nabarmentzen dira dantzarien bertute fisikoak eta interpretatiboak. Sarrerak Servikutxan (943 00 12 00) salgai.

Antzerkia

Bergara
> Haurrendako antzerki-ipuin emanaldia zapatuan
1.728 animali kontu, Gorringo taldearen eskutik.
Bihar, zapatua, Zabalotegin, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrera: 3 euro.

Bergara
> 'Kanpaiak jo bitartean' datorren egubakoitzean
Helduendako antzerki emanaldia, Korrika Kulturalaren barruan.
Martxoaren 6an, Zabalotegiko aretoan, 22:30ean.

Ipuinak

Aretxabaleta
> Ipuinak Oihulari Klown taldearekin
Gaztetxoendako saioa.
Bihar, zapatua, Arkupeko liburutegian, 11:30ean. Sarrera doan.

Oñati
> Helduendako ipuinak, Antton Irustaren eskutik
Lau haizetara kontari, helduei zuzendutako kontaketa.! ikuskizuna eskainiko dute.
Eguenean, martxoak 5, Zabalotegi aretoan, 19:00etan.

Erakusketak

Arrasate
> 'Oteitza, bizirako proiektua' erakusketa
Jorge Oteitza Fundazio Museoak eta Gipuzkoako Diputazioak antolatuta. Idatzizko eta ikus-entzunezko azalpenen eta argazkien bitartez, Orion jaiotako artista handiaren ibilbidea islatzen du, Oteitzaren urratsen norabidea eta jatorria azalduz.
Kulturateko klaustroan, domekara arte.

Bergara
> 'Maisuak' erakusketa Bergaran 
Beart-ek antolatuta, Jose Antonio Laskurain (alboko argazkian), Francisco Leturia, Migel Okina eta Ricardo Otaño artista bergararrei eskainitako erakusketa zabalik dago Aroztegi aretoan, datorren martxoaren 8ra arte. Haien ibilbide luzeko lan adierazgarriak jarri dituzte ikusgai Barrenkaleko aretoan; guztira, lau maisuen 49 lan daude zintzilikaturik.
Aroztegi aretoan. Martitzenetik egubakoitzera: 18:00- 20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeketan: 12:00-14:00.

Bergara
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du kultura etxean, Ingurumen Hilabetearen barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Kultura etxean, martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara. Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara. Zapatura arte, otsailaren 28ra arte zabalik.

Bergara
> 'Nafarroa, euskal estatua' erakusketa
Nabarraldek antolatutako erakusketa.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, martxoaren 15era arte.  Martitzenetik egubakoitzera: 18:00–20:00. Zapatuak eta domekak: 12:00 – 14:00;  18:00–20:00.

Bergara
> Iker Iglesiasen argazkiak Nahikari tabernan
Iker Iglesias aretxabaletarrak Namibian ateratako 18 argazki jarri ditu ikusgai.
Nahikari tabernan, Masterrekan, hilaren bukaerara arte.

Hitzaldiak

Bergara
> Bergarako landaretzaren gaineko hitzaldia
Bergarako landaretza eta paisaiaren ikerketaren ondorioz izenburuko hitzaldia, Javier Loidi EHUko irakaslearen eskutik.
Martxoak 3, kultura etxean, 19:00etan.

Bergara
> Nafarroari buruzko hitzaldia
Historia de Navarra, el Estado vasco hitzaldia egingo du Mikel Soraurenek.
Martxoak 4, osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.

Eskoriatza
> Emakumeei zuzendutako kafe-tertulia
Crisis y mujer. ¿Nos afecta de manera diferente? Loredi Salegik zuzendutako saioa.
Eguenean, hilak 5, Ibarraundi museoan, 18:00etan.

Eskoriatza
> 'Bizkarrezurra eta Nerbio Sistema' hitzaldia
Andrea Larrañaga kiropraktikaren eskutik. Antolatzaileak: Amuska Emakume Elkartea eta Bizikasi.
Martxoaren 24an, 18:30etik 19:30era.

Proiekzioa

Bergara
> 'Ni basatia naiz' dokumentala domekan
Udaleko Ingurumen sailak antolatutako emanaldia.
Domekan, martxoaren 1ean, Zabalotegin, 18:00etan.

Ikastaroak

Aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupera deitu behar dute interesatuek: 943 08 10 01.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Martxoaren 12an hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefonoan edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.

Arrasate
> Makillaje ikastaroa martxoaren 14an
Gemes estetika zentroaren eskutik, aurpegiko azala nola makillatu erakutsiko dute. Antolatzaileak: AED Ekin Emakumeak eta Bizikasi.
Martxoaren 14an, 10:30etik 14:30era. Ekin Emakumeak taldeak antolatuta. Argibideak: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetan.

Oñati
> 'Bularretik mintzora': Juan Kruz Igerabiderekin saioa
Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura, Juan Kruz Igerabiderekin.
Martxoaren 4an, 18:30ean, Oñatiko Haur Liburutegian. Guraso, hezitzaile eta interesa duen edozeinendako irekia.

Eskoriatza
> Masaje bateratua, Jose Luis Armendiarekin
Mendebaldeko masajea (lasaigarria-kiromasajea) eta ekialdekoa (digitopuntura-yoga pasiboa) bateratzea izango du helburu.
Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, eguenero, 17:45etik 19:45era kultura etxean. Prezioa: 40 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 8.

Bergara
> Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu
Break Dance (apirila, maiatza eta ekaina; egubakoitzetan, 19:00-21:00); Eskulanak eta larrua (apirila, maiatza eta ekaina; eguaztenetan 18:30-20:30); Zeruko izarrak ezagutzen (apirilak 21 eta 28; 19:00-21:00) eta Sendabelarrak (maiatzeko eguenetan; 18:30-20:30).
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik dago kultura etxean. Argibide gehiago 943 77 91 59 telefono zenbakian.

Arrasate
> Sexualitate tailerrak Txatxilipurdirekin
Mirari Arando sexologak koordinatuko ditu tailer hauek eta 12-16 urteko gazteendako izango dira.
Martxoaren 12an San Andreseko gaztetxokoan eta martxoaren 13an Erguineko  gaztetxokoan. Argibideak: 943 79 54 46.

Arrasate
> Biodantza ikastaroak
Rakel Ampudia eta Carlos Orellana dira irakasleak.
Argibideak eta izenematea: biodanzavitoria@gmail.com edo 679 495 836.

Lehiaketak

Bergara
> Musika moderno lehiaketa
Bergarako Musika Eskolak antolatuta.Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi kantu aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa modalitate bakar batera mugatu dute, musika modernora alegia: pop, rock, blues. soul... Irabazleak 400 euro irabaziko ditu, eta publikoaren saria jasotzen duenak, 200 euro.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 16ra arte zabalik. Argibideak: 943 76 57 80.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak film labur lehiaketa antolatu du. Emakumeenganako biolentzia da gaia. Lanak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik.Argibideak: 943 79 41 39.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak