Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2009ko ots. 6a, 12:01
Aste bukaera iritsi da eta ekintzaz gainezka dator gainera. Gaur, kontzertuak izango dira nagusi. Zapatuan eta domekan ere musikaz, antzerkiaz eta azokaz gozatzeko aukera dago ibarrean. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Musika

arrasate
> 5 Twisters, Lost Souls eta Foxi Boxxi taldeen kontzertua
Rock&roll emanaldia Arrasateko taldeen eskutik.
Bihar, zapatua, 3.60 aretoan, 22:30ean.

eskoriatza
> Lauroba taldeak lehen diskoa
aurkeztuko du Eskoriatzan gaur
Lauroba talde donostiarrak Gauetik gauera diskoko kantuak joko ditu gaur Eskoriatzan, Aitzorrotz kultura elkartearen eskutik. Power-pop estiloko euskarazko 14 kantu batu dituzte lehen diskoan. Inkernu tabernan, 22:30ean.

bergara
> Dragonforce eta Turisas Jam aretoan
Metal kontzertua britainiarrekin eta finlandiarrekin.
Zapatuan, Jam aretoan, 20:00etan.

aretxabaleta
> Torricelli-Fuente bikote argentinarra
Ganbera musika emanaldia egingo dute.
Datorren egubakoitzean, otsailak 13, Zaraia aretoan, 19:30ean.

Antzerkia

bergara
> 'Ohean' antzezlana gaur Zabalotegin, Maskarada taldearen eskutik
Maskarada antzerki taldeak Ohean lana ekarriko du gaur Bergarara. Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro aktoreak dira protagonista nagusiak. Gaur, egubakoitza, Zabalotegiko aretoan, 22:30ean. Sarrerak, 5 eurotan.

Erakusketak

arrasate

> 'Oteiza, bizirako proiektua' erakusketa

Iaz izan zen Oteizaren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira antolatutako erakusketa zabalduko dute gaur Arrasaten, Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Gipuzkoako Diputazioak antolatuta. Idatzizko eta ikus-entzunezko azalpenen eta argazkien bitartez, Orion jaiotako artista handiaren ibilbidea islatzen du, eta asmo dibulgatzaile argia du: artistaren urratsen norabidea eta jatorria azaltzea.

Kulturateko klaustroan, otsailaren 6tik martxoaren 1era.

 

Bergara

> '20 urte hegaletan', Benito Cantero eta Jose Agustin Gurrutxagaren argazkiak

Pol-Pol argazki taldeko Jose Agustin Gurrutxagaren eta Benito Canteroren argazki erakusketa. 1988tik hona egindako argazkien bilduma jarri dute ikusgai, 46 argazki. Aroztegi aretoan daude, otsailaren 15era arte.

 

aretxabaleta
> Aretxabaletako Aratusteen argazki erakusketa
Tartean, herritarrek utzitako argazkiak izango dira ikusgai.
Arkupe kultura etxean, otsailaren 28ra arte. Aste barruan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00; domeketan itxita.

bergara
> 'Birziklatuz sortu' erakusketa ibiltaria
Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin erakusketa jarri du kultura etxean, Ingurumen Hilabetearen barruan. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.
Kultura etxean, martitzenean egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara. Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara.


oñati
> Corrado Masacciren
txotxongilo erakusketa
Txotxongiloen mundu bat izeneko erakusketa ikusgai jarri du Masacci italiarrak.
Kultura etxean, otsailaren 15era arte. Ordutegia: 18:30-20:30.

Deiak


bergara
> 'Gau bat Sidneyn' helduendako ipuin kontaketa saioa
Baltziskuetaren eskutik, helduei zuzendutako ipuinak.
Eguenean, hilak 12, Zabalotegiko aretoan, 19:00etan.

bergara
> Palestinari buruzko hitzaldiak Fernando Garateren eskutik
Komite Internazionalistak taldeak Palestinak egun bizi duen egoerari buruz bi hitzaldi antolatu ditu Bergaran. Fernando Garate Komite Internazionalistetako kideak Palestinan gertatzen ari dena zuzenean ikusteko aukera izan zuen udan.
Otsailak 6, 19:30ean, gaztetxean; otsailaren 11n, 19:30ean, kultura Etxean.

Ikastaroak

arrasate
> Bi ikastaro Ekin Emakumeak elkartearen eskutik
Eskulan ikastaroa Bea Arregirekin martxoaren 18ra arte, martitzenero 15:30etik 17:30era edo 18:00etatik 20:00etara.
Orratz lanen ikastaroa ere izango da martxoaren 13ra bitartean, egunero 15:00etatik 17:30era.
Izenematea zabalik elkartean bertan edo 943 79 83 70 telefonoan.


bergara
> Bizikasi: pertsona nagusiak zaintzeko ikastaroa
Zahartzea eta dependentzia eta egoera zailei aurre egiteko moduak landuko dituzte, besteak beste.
Otsailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an, 15:30etik 18:30era. Izenematea doanekoa da. Argibide gehiago Miguel Altuna institutuan, 943 76 93 94 telefono zenbakian.

aretxabaleta
> Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak
Pintura, zeramika eta eskulan ikastaroak antolatu ditu Kultura Sailak. Pintura eskolak udazkenean hasi zituzten, baina oraindik lekua daukate, eta eskulanetan ere bai.
Izena emateko Arkupera, 943 08 10 01 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek.

arrasate
> Emakume Txokoak antolatutako ikastaroak
Arrasateko Emakume Txokoak hainbat ikastaro iragarri ditu: pilates (hastapena), yoga (hastapena), autoestimua eta hazkuntza, barreterapia, dantza garaikidea, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eta euskara.
Argibideak Emakume Txokoan, 943 79 41 39 telefonoan.

Arrasate
> Yoga eskolak Arrasaten, goizez eta arratsaldez
Txindoki dorrean (Bañez Doktorea 1). Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 11:00etara eta martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era.
Argibideak eta informazioa:  635 71 06 16 (Maite) edo 943 78 31 26 (Ana).

Aretxabaleta
> Gaztetxoei zuzendutako gitarra ikastaroa
14-16 urteko gazteei zuzendutako gitarra ikastaroa izango da otsailean Atxagazten, Unai Azkarateren eskutik. Saioak ondoko egunetan izango dira: otsailaren 12an, 19an eta 26an eta martxoaren 5ean eta 12an.
Aretxabaletako gaztelekuan. Argibideak Udaleko Gazteria Zerbitzuan edo 943 79 54 46 telefonoan.

Aretxabaleta
> Aredhana yoga eta psikoterapia elkartearen ikastaroak
Psikoterapia taldea hamabostean behin, astelehenetan; yoga eta hazkunde pertsonala bihar, zapatua, otsailak 7; meditazio tailerra eta thailandiar masajea hilaren 14an.
Argibideak Aredhana elkartean, 616 96 57 95 telefono zenbakian.

aretxabaleta
> Zuhaitzen inausketa eta argazkilaritza digitala
Zuhaitzak zelan inausi behar diren ikasteko saioa praktikoa otsailaren 14an, 10:30etik 14:00etara. Argazkilaritza digitalaren gaineko ikastaroa Ane Idigorasek emango du. Hastapen maila: otsailak 16 eta 23 eta martxoak 2 eta 9). Jarraian hobetze mailari ekingo diote. Izenematea eta argibideak Loramendi euskara elkartean: 943 77 09 70.

aretxabaleta
> Dantza libre topaketak
hilean behin
Jaiki elkarteak dantza libre topaketak antolatu ditu. Isabel Altzola izango da irakaslea. Saio guztiak hilabetean behin, eguenean izango dira, 18:00etatik 20:30era.
Otsailaren 19an izango da hurrengo saioa. Izenematea 669 05 80 33 telefono zenbakian edo berenaiara@yahoo.es helbidera idatzita.


eskoriatza
> Amuska elkartearen
ikastaroak martxoan
Eskoriatzako Amuska emakume elkarteak, Udalaren eta Emakunderen laguntzarekin, hainbat ikastaro antolatu ditu martxorako: eskulanak, ehoziri-lanak (bolillo), pintura, patchworka eta antzerkia.
Otsailaren 16an eta 17an eman ahal izango da izena, kultura etxean. Bazkideendako 30 euro, eta gainerakoendako, 40. Antzerki ikastarorako izenematea, 15 euro.

oñati
> 'Bularretik mintzora': Juan Karlos Alonsorekin saioa
Irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean, Juan Karlos Alonsoren eskutik.
Otsailaren 18an, 18:30ean, Oñatiko Haur Liburutegian. Guraso, hezitzaile eta interedsa duen edozeinendako irekia,

Lehiaketak

arrasate
> AED elkarteak deitutako lehiaketak
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 22. Arrasate Lehiaketak deitu ditu. Leintz eta Ugaran bailaretako 17 urtetik beherakoek har dezakete parte. Ipuinak, poesiak, komikiak eta bertso paperak aurkez daitezke lehiaketara.
Lanak entregatzeko epea otsailaren 9ra arte dago zabalik. Argibide gehiago AED elkartean, 943 71 21 17 telefono zenbakian.

arrasate
> Martxoak 8: kartel lehiaketa deitu dute
Arauak eta informazioa Emakume Txokoan (943 79 41 39) edo www.arrasate-mondragon.org helbidean. Lanak entregatzeko epea otsailaren 16ra arte dago zabalik.

eskoriatza
> II. Film laburren eta dokumentalen jaialdia
MUko ikasleei zuzendutako lehiaketa deitu dute. Fikzioa eta dokumentalak onartzen dira. 3.000 euro baino gehiago daude saritan. Lanak aurkezteko epea otsailaren 9an bukatuko da. Oinarriak www.huhezinema.com          webgunean eskuragarri daude.

Arrasate
> Film labur lehiaketa deitu du Emakume Txokoak
Arrasateko Emakume Txokoak Labur-Laburrak film labur lehiaketa antolatu du, eta emakumeenganako         biolentzia da gaia. Lan          guztiak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke, eta gutun-azal batean, lanaren eta egilearen gaineko datuak idatzi beharko dira. Gehienezko iraupenak 5 minutukoa izan behar du. Argibideak 943 79 41 39 telefono zenbakian jaso daitezke.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak