Euskalkien gaineko 'on-line' liburutegia argitaratu du Badihardugu elkarteak

A.G. 2006ko eka. 5a, 10:54
Badihardugu Euskara Elkarteak euskalkien liburua jarri du Interneten. Deba ibar osoko hizkeren gaineko datu-basea izan nahi du interesa duten guztiendako. Liburuen erreferentziak dira batik bat, baina badira ere mapak, jolasak, CDak, bideoak... Era guztietako materialaren erreferentziak. 350 lan baino gehiagoren erreferentzia dago.

Hainbat liburu

Hainbat liburu

Badihardugu euskara elkarteak Debagoieneko eta Debabarreneko euskara aztertzen du, eta on-line liburutegi hori da lan horretan eman duten urrats berriena. Gure eskualdeko ia herri guztietan aztertu da bertako berbeta, eta horren gaineko liburua argitaratu izan da: adibidez, Bergarako, Antzuolako eta Arrasateko euskararen gaineko liburuak plazaratu ditu elkarteak. Beste hainbat bidean daude dagoeneko, Oñatiko berbetarena, besteak beste. Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Elgetan ere tokian tokiko hizkerak jasotzeko bekak edo ikerketa-proiektuak bideratzen ari da Badihardugu.

Euskal Herri osokoak

Debagoieneko eta Debabarreneko berbetez gain, euskalkien liburutegi hori Euskal Herri osoan euskalkiaren inguruan kaleratu diren lan eta liburuen datu-basea izateko jaio da. Liburu, artikulu eta abarrak jaisteko aukera emango du liburutegiak, eta horien gaineko kontsultak egiteko. Aurrerantzean, aldizkarietan kaleratu diren artikuluen erreferentziak gehituko dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak