ETAren su-etenaren gaineko analisiak

Maider Arregi 2006ko mar. 23a, 13:00
ETAren su-eten iraunkorraren gaineko analisia egin dute MUko bi irakaslek. Mikel Usabiaga HUHEZIko irakaslea da eta Arrasate Irratian izan da. Urko Lopez, berriz, ETEOko irakaslea da eta GOITBn egin du analisia. Hona hemen gaur, martxoak 23, bi irakasleek esandakoa.

Mikel Usabiaga, HUHEZIko irakaslea

Mikel Usabiaga, HUHEZIko irakaslea

Pozik eta itxaropentsu azaldu da. Hala ere, kalean baino hedabideetan poztasun hori gehiago igarri duela adierazi du. "Su-etena iritsiko zela espero genuen askok. Itxaropena ez zutenek berriz, aldaketa garaia dela ohartu dira".

ETAren komunikatuan aldaketak

Lehen aldiz aldaketa ugari izan direla adierazi du Mikelek ETAren komunikatuan. Era berean, komunikatuan, esfortzu handia dagoela azpimarratu du.

  • "Tonu aldaketa, komunikatu laburra, sinplea eta garbia izan da. "
  • "Emakumezkoak irakurri du. Emakumearen sinboloa oso nabarmena izan da Euskal munduan betidanik. "
  • "Ikus-entzunezko hedabideei garrantzia eman die, papera, bigarren maila batean utziz. "
  • "Ondo aztertu eta pentsatutako komunikatua, oso ondo kalkulatua."
  • "Orain arteko komunikatuetan errudunak identifikatzen ziren. Oraingoan berriz, ez zaio errua inori botatzen: denok gara eragileak eta egiten dugunaren erantzule."

Su-eten iraunkorra

"Aurreko su-etenak mugagabeak ziren. Orain su-etena iraunkorra da. Hau da, iraun nahi duena. Nik uste dut mugimendua, prozesua, abian dela. Pausu garrantzitsua da eta aurrera goaz, ez atzera", adierazi du Mikelek.

Urko Lopez, ETEOko irakaslea

Itxaropentsu mintzatu da Urko Lopez (ETEOko irakaslea eta ekonomilaria) GOITBn. Julen Iriondok elkarrizketatu du eta GOITBn ikusi ahal izango da elkarrizketa osoa 14:45ean.

  • Iragarpena primerakoa da. Aspalditik geunden itxaroten. Batetik itxaropena dut, bestetik ezkortasuna, hedabideetan entzundako zenbait adierazpenekin. Hasi besterik ez da egin, egoera berria da eta 8 urteko egoeraren parekoa dela esaten duten arren hau berri-berria da.
  • Orain seinaleak behar dira egoera normaltzeko eta itxaropena errealitate bihurtzeko. Prozesua: luzea eta konplexua izango da.
  • Harritu, edo zentzu batean desengainatu naute UPN eta PPren adierazpenek. Ez dute heldutasunik erakusten. Esan beharrean iragapen bat egon da eta ia zer lortzen dugun hemendik entzun dugu "gezurrezko tregua da". Eboluzioa baino inboluzioa ikusi nuen batzuengan eta ez dira denborak horretarako.
  • Egoera eta koiuntura berria sortu da eta gizarte eragile eta politikarien esku dago orain lana egitea. Testigua hartu behar da orain eta gizartea ezin da ahaztu. Hau ez da PSOE eta ETAren arteko erronda bat. Guztiok neurrian egon behar gara, %100ean. Duela 8 urteko frustrazioa nahikoa izan zen.
  • Gizartea ez dago prest atzera bueltatzeko. Izan ere, lehengo egoerara bueltatzeko ezin da prest egon gizartea. Baina gertatzen bada zer? eragile politikoek sinesgarritasuna galdu badute galduko lukete orain guztiz. Gizartean ilusioa eta itxaropena duenean barruan... gizarteak ez dakit onartuko lukeen kolpe bat eta atzera egitea.
  • Ondorio bat: hau guztiona da. Ez da ETA eta alderdiena bakarrik. Denok gara eragileak eta denok negoziatu behar dugu. Denona da arazo hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak