23-F gogoan

Maider Arregi 2006ko ots. 23a, 13:15
Arrasate Irratian, Jose Antonio Altuna, Anjel Larrañaga, Eli Galdos, Juan Luis Bikuña eta Jose Luis Elkorok egun hura nola bizi izan zuten azaldu dute. Hona hemen bakoitzaren anekdota eta pasarteak.

Jose Antonio Altuna, Txatillo

Jose Antonio Altuna, Txatillo

Arrasateko alkate izan zen 1979ra bitartean. Antonio Tejero Molina ezagutu zuen, izan ere Arrasatera birritan etorri zen Guardia Zibila. Horrela gogoratzen du Txatillok: "Santamas bezperako jaialdi batean ezagutu nuen Tejero. Lehen enfrentamendua izan genuen kuartelean. Garai haietan Ikurrina debekatuta zegoen. Gurea pilotalekuan kontzertu bat izan zen eta Ikurrina zegoen jarrita. Orduan, Guardia Zibilak sartu ziren eta enfrentamendua izan zen. Handik egun gutxira kuartelera joan eta Tejerorekin eztabaida izan nuen."

"Nire koinatua militarra zen eta 23-F delakoan informazio zuzena jaso genuen berarengandik. Hasieran, Tejero telebistan ikusi nuenean, kuartelean berarekin izan nuen eztabaida gogoratu eta oilo ipurdia jarri zitzaidan."

Anjel Larrañaga

Garai haietan Osasun Sailburu Ordea zen Anjel Larrañaga. Horrela gogoratu du: "Lakuan, Eusko Jaurlaritzan nengoen. Idazkariak argi ibiltzeko esan zidan. Izan ere Madrilen tiroak egon baitziren. Urduri geunden zer gertatuko zain. Orduan sailburu eta sailburu orde guztiak bildu ginen. Eli Galdos oñatiarra ere han zegoen. Barne sailetik alde egiteko agindua eman ziguten eta hala egin genuen. Gasteizko kaleak huts hutsik zeuden."

Eli Galdos

Herrizaingo Sailburu ordea zen orain dela 25 urte. "Harrituta jaso nuen albistea irrati bidez. Ser katean entzuteko aukera izan nuen emisio moztu zuten arte. Hasieran ez nion garrantzia handiegirik eman. Baina, Ajuria Enetik Lakuan neurriak hartu behar zirela esan ziguten. Ajuria Enera joan ginen. Bertan istilu bila zetozen zibilei erasotzeko agindua jaso genuen. Militarren aurrean berriz, errenditzeko esan ziguten."

Juan Luis Bikuña

Orduan, El Correon zebilen lanean, Eibarren. "Lanean nengoen eta telefonoz enteratu nintzen, ondoren Irrati bidez entzun nuen. Egun beltza, arraroa izan zen eta giro kaxkarra nabarmendu zen. Zalantzak sortu ziren zer gertatuko ote zen aurreraztean. Hurrengo egunean, egunkariak atera ziren kolpeari buruzko kronikekin. Egoera ez zen guztiz garbia. Egungo egoera ezberdina da, Alderdi Sozialistak ejertzitoa beste era batera erabiltzen du."

Jose Luis Elkoro

Bera ere lantegian lanean zegoen. Albistea bertan jaso zuen eta oso arduratuta geratu zen. "Lagunekin, ezagun eta familiarekin harremanetan jarri nintzen. Alde egiteko aholkua jaso nuen. Hala ere, lagun baten etxean geratze erabaki nuen. Kontu hartaz dakitenek ez dute garbi hitz egin oraindik. Egungo egoera desberdina da eta ez dut uste horrelakorik gerta daitekeenik."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak