Badiharduguk Deba Ibarreko euskalkien mapa egin du

Maider Arregi 2005ko abe. 6a, 12:55
Deba Ibarra osatzen duten 17 herriko hizkera jasotzen du mapak. Badihardugu Euskara Elkarteak Durangoko Azokan aurkeztuko du mapa. 3 eurotan salduko da.

Urte askoan egindako lanaren emaitza da euskalkien mapa. Deba Ibarrean 3 berba-eskualde nagusi bereizten dira.

Debagoiena: Oñati batetik, Arrasate-Leintz bestetik, eta Aramaio azkenik (Oleta izan ezik)

Debaerdikoa: Antzuola eta Bergara batetik, eta Eibar-Soraluze-Elgeta-Ermua bestetik. Eremu horren barruan dago Zaldibargo Eitzaga auzoa, baina ez Mallabiko Gerea eta Zengotita.

Debabarrena: Elgoibar-Mendaroko euskara, Mutrikukoa eta Debakoa. Azken biak tarteko hizkerak dira, gipuzkeraren eragin nabarmena daukatenak. Debakoa (eta gehienbat Itziar-Itxaspe ingurukoa), gipuzkera dira.

Herri batzuetan, oraindik ere bertako euskara jasotzen dihardu Badihardugu elkarteak. Datozen urteetan ezaugarriak eta berezitasunak zehaztuko dituzte.

Mapa salgai egongo da Durangoko azokan , Badiharduguren mahaian, Artekale 12-12. Neurria 100X70 da, eta 3 eurotan salduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak