"Jakingarriak" aldizkariaren azken alea, kalean

Usoa Agirre 2004ko ira. 28a, 17:25
HUHEZIko Jakingarriak aldizkariaren ale berria kalean da. Aurtengo bigarren ale hori bikoitza da; 52. eta 53. zenbakiak biltzen ditu. Bertan Mondragon Unibertsitateak 2003ko azaroan antolatu zuen nazioarteko bigarren sinposioko hitzaldien berri ematen da. Duela hemeretzi urte sortu zuten Jakingarriak aldizkaria HUHEZIko bi irakaslek.

Jakingarriak aldizkariaren ale berriak aurkezten ditu Mondragon Unibertsitateak 2003ko azaroan antolatu zuen nazioarteko bigarren sinposioan (Haurra Eskolaren eta Familiaren Artean) emandako hitzaldiak.

Sinposio horretan Hubert Montagner irakasle frantsesak eraman zuen hausnarketaren pisu nagusia. Horregatik, ulertzekoa da orain ere artikulu gehienak, lau, Montagner irakaslearenak izatea. Hala ere, hor agertzen dira beste artikulugile batzuk ere; Rafael Cristobal, Christianne Roy-Menetrier, Brigitte Pagot, Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea, besteak beste. Horien guztien artikuluek osatzen dute ale berezi honen gorputz nagusia, Haur Eskola Jakintza Zientifikoaren Argitan.

Horren osagarri, baina, aldizkariak eskaintzen ditu beste atal batzuk: liburu berrien albisteak, artikulu aipagarriak, aipuak, Andersen saria, eta baliabideak.

Irakur Gida

Jakingarriak ateratzen duen taldeak kaleratu du, aldizkariarekin batera, beste produktu bat: Irakur Gida. Haur eta Gazte Literatura, 2003. Irakur Gida da talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza, eta lagungarri izan nahi du guraso, irakasle eta liburuzainentzat.

Hemeretzi urte

Jakingarria aldizkariak 1985ean ikusi zuen argia lehen aldiz. Urte hartan "HUHEZIko2:http://www.huhezi.edu/htm/home/home_frame_e.htm bi irakaslek atera zuten, Nerea Alzolak eta Mariam Bilbatuak. Halabaina, ez zuen zerikusirik gaurko aldizkariak duen itxurarekin, orduko hura fotokopia bidez banatu baitzuten.

Gaur egun aldizkaria banatzen da EAEko ikastetxe guztietan, Nafarroako ikastoletan eta Iparraldeko zenbait ikastetxetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak