Udala plazan kamioi batek galdategian edo fundizioan erabiltzen den pintura berezi bat isuri du 13:00ak aldean. Kamioiak zuen akats batek eragin du isurketa. Isurketaren ondorioz istripu txiki bat izan da bi autoren artean eta zenbait oinezko ere erori egin dira, likidoa oso labainkorra baitzen. Arratsaldean garbitu dute bidea.
Arazo ugari
Arazo ugari
Kamioiak izandako isurketaren ondorioz, kale guztia zikinduta gelditu da eta, irristakorra izanik, bi autok talka egin
dute. Horrez gain, oinezko batzuk ere erori egin dira lurrera.
Udaltzaingoak azaldu digunez, autoak, gainetik pasatzean euren
gurpilak zikindu dituzte, eta ondorioz, Erguin eta Uribarriraino errepidea
zikin geratu da. Hala ere, garbitu dituzte dagoeneko kale guztiak.