Bergarako Eguneko Zentroa musikaz jantzi dute

Eneko Azurmendi Barrena

Musikariak, egoiliarrekin.

Santa Zezilia eguna izango da domekan. Hori aitzakiatzat hartuta, Bergarako lau musikari Eguneko Zentrora joan dira, egoiliarrei eguna alaitzera. Egoiliarrak dantzan ibili dira musikaren laguntzaz. Zigor Martinez klarinetearekin aritu da; Domentx Uzin, bonbardinoarekin; Jon Prieto tronboiarekin; eta Igor Larrañaga, saxofoiarekin. Urtarrilean ere gauza bera egin zuten, Donostiako danborradaren harira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak