Danborradaz gozatu dute Bergarako Eguneko Zentroan

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko urtarrilaren 16a

Arrasate Musikaleko lau kidek martxa ezberdinak jo dituzte, eta Eguneko Zentroko egoiliarrek danborrekin eta makilekin jarraitu dituzte doinuak.

Bonbardinoarekin, tronboiarekin, saxofoiarekin, eta klarinetearekin danborradako doinuak jo dituzte Arrasate Musikaleko bost lagunek, Bergarako Eguneko Zentroan.

"Aurreko baten bi lagun mexikar kantuak jotzera ere joan ginen, eta oraingoan danborradarako proposamena egin ziguten. Igor Larrañagari eta Jon Prietori ea animatzen ziren esan nien eta gaurkoan lau lagun egon gara Eguneko Zentroan. 40 minutu martxa ezberdinak jotzen eta dantzan ere egon gara, eta danborrekin eta makilekin gustura ibili dira egoiliarrak". azaldu du Zigor Martinezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak