6 urtetik aurrerako haurrentzat (heldu baten laguntzaz). Aforoa mugatua da. Izena emateko: Jardun Euskara Elkartea. Izen-ematea: Oxirondo plaza 2, 1. solairua / 605 71 24 69 edo 943 76 36 61/ jardunkultura@taupamugimendua.eus.
Ipuin kontaketa saioa kandelaren argia piztuz hasiko dugu, gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galera desberdinei lekua eginez eta dolu bidean, minari leku eginez nola goazen sentituz. Ipuin-kontalaria: Manex Beristain Agirre Antolatzailea: Jardun Euskara Elkartea eta Bergarako Udala.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.