Bihar bai, eguraldia lagun, Skate Festa aurrera eramango dute

Koldo Zubia Salas

Duela bi urteko Skate Festako une bat. 

Duela bi aste ospatzekoa zen Skate Festa eguraldiarengatik atzeratu egin behar izan zuten. Biharkoak, ordea, asteburu hartako eguraldiarekin ez du zerikusirik izango, eta normal egin ahalko dute festa.

11:30ean hasita, bi orduko skate hastapen saioa izango da. 14:00etan, parrillada egingo dute, eta, 15:00etan hasita, juniorren eta helduen jam saioa izango da; 1.000 euro inguru banatuko dituzte sarietan. Jam saioak txapelketa libreak izango dira; hau da, askotariko moduluetan saltorik onenak pilatzen dituenak irabaziko du. X-At artistaren kontzertua izango da egunaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak