Bergarako EAJk astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00etara bitartean emango du laguntza batzokian. Era berean, telefono berria dute batzokian, eta harremanetarako telefonoa 747 40 43 48 izango da.
Alderdi sozialistak, berriz, eguaztenean eta egubakoitzean eskainiko du zerbitzua, 17:00etatik 19:00etara bitartean Bidekurutzeta kaleko 23. zenbakian duen egoitzan. Gainera, adierazi dute gaixotasun edo ezintasun fisikoengatik botoa ematera joan ezin dutenek etxean bertan eman ahal izango dutela botoa notario aurrean, eta PSE-EEk lagunduko dietela boto-modalitate horretako tramiteen kudeaketan. Harremanetarako telefonoa 943 76 55 23 da.