Andoni Calbanok egin du ohorezko sakea Bergararen eta Oiartzunen arteko partiduan

Jokin Bereziartua Lizarazu

Andoni Calbano eta BKEko presidente Iosu Elorza, atzoko omenaldian. 

Uda sasoiko lasterketetan zeresan handia eman ostean, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak Andoni Calbano lasterkari bergararra omendu zuen atzo, irailak 19, Ohorezko Erregional Mailako partiduaren aurretik. Ohorezko sakea ilusio handiz bezain gogotsu egin zuen Calbanok. 

BKEko Iosu Elorza izan zuen ondoan Calbanok. "Gaur arratsaldean merezitako omenaldia egin diogu Andoni Calbanori, 4x100 Europako atletismo txapelketa mistoan brontzezko domina lortu izanagatik. Zorionak berriz ere, Andoni! Mila esker omenaldira gerturatu zareten guztioi", adierazi du BKEk sare sozialetan. 

Calbano, ohorezko sakea egiten. 

Omenaldi xumearen ostean, Bergarak eta Oiartzunek jokatu zuten Ohorezko Erregional Mailako bigarren jardunaldia; mahoneroek kale egin zuten, eta etxean 0-2 galdu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak