Mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoaren baitan, instalazioek AC karga bikoitzeko lau karga-puntu izango dituzte. Modu horretan, zortzi ibilgailu aldi berean kargatzeko aukera emango dute. Azpiegitura horren operazioa, monitorizazioa eta kudeaketa teknologikoa Plugeen enpresaren plataformaren bidez egingo dituzte.
Erabiltzaileek karga esperientzia erraza, segurua eta fidagarria izango dutela azaldu du Oier Bolibarrek, Plugeeneko zuzendari nagusiak, "instalazioaren erabilera optimizatuz eta mugikortasun elektrikoaren hedapena sustatuz".
Horrekin batera, adierazi du "harro" dagoela halako proiektu garrantzitsu batean parte hartzeagatik. "Eibar erreferentea da kirol arloan, eta guretzat pozgarria da erakundearen jasangarritasun- eta berrikuntza-estrategiari ekarpena egitea".
Azkenik, gehitu du lankidetza horrek Plugeenen hazkundea sendotzen duela eta geroz eta erabiltzaile gehiagori "soluzio aurreratuak" ematen dizkiola enpresak. Operazio-zentroak Bergaran eta Bartzelonan ditu Plugeenek.