Danbor hotsekin bete dira Bergarako kaleak

Mirari Altube Arrese

Ibilbide berriarekin etorri da aurten danborrada eta gaztetuta, gainera, gazte kuadrillen parte hartzeak gora egin duelako. Helduek, nagusiek zein gazteek –850 kidek guztira–, gogotsu astindu dituzte danborrak kaleetan, ondo pasatzea helburu izanik.

Danborrada berezia izan da bi arrazoi tarteko. Pertxa elkarteak 50 urte bete dituelako; mende erdi honetan danborradari lotuta egon da elkartea. Eta era berean, Luis Mari Gutierrez Guti-k, urteetan zuzendaria izan denak, aurten azkenengo aldiz parte hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak