Mondrallyk Itasuako IATko grebako langileei elkartasuna adierazi die

Eki Letona Erretolatza

Itasua IATko greban dauden langileak eta Mondrallyko motoristak batera. Argazkia: LAB.

Eskuter klasikoen ibilbidearen barruan, Bergaran gelditu dira gaur eguerdian, grebalariekin elkartu eta talde argazkia atera dute.

Mondrallyren eskuter klasikoen ibilbideak Bergaran egin du geldialdia gaur eguerdian, eta Itasua IATko greban dauden langileei elkartasuna eta babesa adierazi diete. Bertan, grebalariekin elkartu dira eta guztiek batera talde argazkia atera dute. LAB-etik adierazi dutenez "bat egiten dute grebako langileekin eta soluzioa aurkitzea espero dute laster".

Erlazionatuak

Eskuter klasikoen topaketak ez du huts egin

Eki Letona Erretolatza ira 12, 13:33 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak