Denboraldiko helburu nagusia beteta, atseden hartu eta datorren denboraldiko helburuak zeintzuk izango diren finkatzen joateko unea dute orain."Pixka bat deskonektatuko dugu orain. Gustura ibili gara, baina gogor entrenatu dugu eta diziplina eskatu digu. Etxekoek ere asko lagun digute; guk entrenatu ahal izateko, beste batzuek lan egin dute eta", adierazi du Aristik.