Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoak kudeatzen dituen Itasua enpresako lan-zentroetan 50 langile inguruk egiten dute lan eta joan den ekainaren 29tik greba-dinamika batean daude.
Gipuzkoako beste IATetako enpresetako lan-baldintzekiko parekatzea bilatzeko asmoz hasi zuten greba dinamika. "Izan ere, besteek baino 133 ordu gehiago egiten dituzte lan urtean eta 2.000 eta 8.000 euro arteko soldata txikiagoak dituzte haiekin alderatuta", azaldu dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek.
Datozen egunei begirako mobilizazioei erreparatuta, honako hauek egingo dituzte; bihar, martitzena, piketeak Zarautzen; eguaztenean, auto karabana Gasteizen; eguenean, auto karabana Zarautzen; eta egubakoitzean, Bergaran elkarretaratzea.