Bioteknologiari buruzko ikastaro bat hartuko du Laboratorium museoak

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko ekainaren 30a

Bergarako Laboratorium museoa.

Gipuzkoako gazteek DNA aztertu ahal izango dute, genetika molekularrari buruzko doako hiru ikastarotan, Biook elkartearen eskutik. Ikastaro horiek Bergarako Laboratorium museoan eta Donostiako Medialab Tabakaleran egingo dituzte.

Biook elkarteak hezkuntzako bioteknologiari buruzko doako hiru ikastaro emango ditu uztailean, Gipuzkoan erroldatuta dauden 14 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduta, Bioaniztasuna eta Biokultura 2026 programaren barruan. "Gazteek haien DNA aztertzeko aukera izango dute, zientzia eraldatu duten DNA teknologiak erabiliz. Esperientzia hori ez da ohikoa unibertsitate edo lanbide eremutik kanpo", azaldu dute.

Laboratoriumen hiru ikastaro horietako bat egingo dute, uztailaren 14an, 10:30etik 13:30era. Dastatzaileen laborategia izeneko saioan, ikasleek haien DNA aztertuko dute genomaren aldaketa txikiek zapore jakin batzuk hautemateko gaitasuna nola alda dezaketen ikertzeko. Izena eman behar da, hemen.

Gainontzeko bi saioak uztailaren 22an eta 24an izango dira, 10:30etik 13:30era, Donostiako Medialab Tabakaleraren artean banatuta. Ikastaro bakoitzak hamar plaza izango ditu, eta jarduerak euskaraz egingo dira. Izen-emateak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak