90ko hamarkadan, Sasoi Ilunak taldearekin abiatu zuen Errenteriako Txuma Murugarrenek musika ibilbidea, eta 2000n ekin zion bakarkako bideari. Harrezkero, hamahiru disko argitaratu ditu; Hemen beharko luke da argitaratu duen azkena, eta Bergaran aurkeztuko du, bihar, zapatua, 22:00etan –eguraldi txarra bada, Seminarixoan–.
Aurreko ekoizpenetan alboan izan dituen Rafa Aceves piano-jolea eta Natxo Beltran bateria-jolea izan ditu lagun iaz argitaratutako lanean, eta, haren izaera sortzaileari eutsiz, gauza berriak probatu ditu kantu berrietan.
Bi gehiago
Uztailaren 9an izango da bigarren kontzertua, Gasteizko Moonshine Wagon taldearen eskutik, eta Aramaioko Bea Asurmendik borobilduko du egitaraua, uztailaren 18an. Kontzertu guztiak dohainik izango dira.