Inazio Etxabarri: "Egin duguna jendeak eskertu digula sentitzea izan da politena"

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko maiatzaren 17a

1986ko maiatzaren 16an zabaldu zituen ateak Bergarako Etxagi tabernak Inazio Etxabarri Agirre eta Fernando Etxabarri Agirre anaien eta haien gurasoen –Jabier eta Kontxita– eskutik, eta atzo, zapatua, 40 urteren ostean, urteurren festa egin zuten. Herritarrekin batera ospatu zuten egun guztian zehar, musika falta barik.

40. urteurreneko ospakizunaren biharamunean oso gustura esnatu da Inazio Etxabarri, eta atzoko eguna "sekulakoa" izan zela adierazi du: "Zerotik hamarrera, hamabikoa. Hori esaten dut zerbait ederra denean. Anaiarekin egon berri naiz eta esan dit hodei batean egon zela. Egin duguna jendeak eskertu digula sentitzea izan da politena. Jende asko elkartu zen atzo, Etxagiren urteurrenagatik, kuadrillako bazkariak egiteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei etortzeagatik eta baita lagundu diguten guztiei ere. Haiek gabe atzoko eguna ez litzateke posible izango".

GOIENAk asteon egin die elkarrizketa Inazio eta Fernando Etxabarri anaiei Etxagiren 40. urteurrenaren harira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak