Euskara direla erakutsi dute Bergarako gaztetxoek goizeko Korrika Txikian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 27a

San Martin Agirre herri eskolakoek Aranzadi Ikastolakoei pasa diete lekukoa eta Mariaren Lagundiko ikasleei horiek. Denak elkartu dira amaieran Ariznoa plazan. 

San Martin Agirre herri eskolako txikitxoenak izan dira Korrika Txikiaren lekukoa eramaten lehenak. Matxiategi kaletik barrena azoka ondotik pasa ostean, Txantxiku Ikastolakoei pasa diete lekukoa Ibargarai kalean eta San Antonioko biribilgunera arte eraman dute horiek, han Mariaren Lagundiko ikasleei pasatzeko. Mintegi kalean gora egin eta San Pedro kaletik pasa ostean, Ariznoa plazan elkartu dira denak amaiera ekitaldirako.

Ekitaldi horretan herriko alkate Gorka Artolak hartu du hitza denei eskerrak emateko. Eta Korrika handian zein Erramu Zapatuko festan parte hartzera animatu ditu. Segidan, mezua irakurri dute ikasleek eta koplak ere abestu dituzte.

Ikasleek ez ezik, irakasleek eta gurasoek ere hartu dute parte Korrika Txikian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak