Eguna euskal dantzekin hasiko dute, 12:00etan; Moises Aspiazu taldeko dantzariek ikuskizuna egingo dute Udal Pilotalekuan. Arratsalderako, 20:00etarako, bi proposamen aurkeztu dituzte: batetik, Seminarixoan Putas Amak* taldeak kontzertua emango du, eta sarrera 8 eurotan eskuratu daiteke; bestalde, Osintxun Esne-berriketan liburuaren irakurketa musikatua egingo dute Alaia Martinek eta Miren Amurizak; Txuringo tabernan izango da.