Enpresa baten jabe diren lau lankideren arteko istorioa kotatzen da 7 urte antzezlanean, non Ogasuneko inspekzio baten ondorioz zazpi urtez kartzelara joan behar duten, baldintza batekin: lauretatik batek bakarrik jasoko duela espetxe zigorra. Hala, galderak sortzen dira lankideen artean; izan ere, norberak kartzelara sartzea gertu ikusten duenean laguntasuna galdu egiten da, eta nork bere burua salbu uzteko besteen trapu zaharrak ateratzen ditu; giro ona zegoen ingurua guztiz aldatuko da.
Seminarixoa jendez bete zen Donostiako Vidania zine eta antzerki ekoiztetxearen lana ikusteko, eta, Jon Olivares aktore osintxuarra antzezleetako bat izanda, askok erabaki zuten bertara joatea antzezlanaz gozatzera.