Basalgoko eolikoen kontrako alegazioak aurkeztu ditu Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko abenduaren 19a

Basalgoko proiektuaren gaineko saio informatibo bat, Bergarako udaletxean.

Bergarako Udalak alegazioak landu eta aurkeztu ditu Basalgo auzoan egin nahi den parke eolikoaren inguruan. Horretarako, Bergarako Udala proiektuak eragiten dien gainontzeko herriekin –Elgeta, Eibar, Elgoibar eta Soraluze– elkarlanean aritu da. 

Aurkeztu diren alegazioetan arrazoi nagusiak proiektuan ikusi diren gabezietan oinarritzen dira. Arena Power-rek aurkeztutako proiektuan antzemandakoen artean daude, besteak beste, ikusitako inpaktuak kritikoak, metatuak eta atzeraezinak dira hainbat arlotan. 

Gainera, Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala behin-behineko onarpena emanda eta behin betiko onarpenerako prozedura martxan dagoela, Udalak uste du, araudi hau hartu beharko litzatekeela interpretazio-irizpidetzat eta balio orientatzailetzat, sektoreko plangintzarik eguneratuena delako. Honen arabera proiektua ez litzake bateragarria izango.

Horregatik Udalak, eskatzen du Ingurumen Inpaktuaren azterketa bertan behera uztea eta proiektua ez onartzea, egungo baldintzetan.

Udalak bere jardunaren gardentasunean sakontzeko asmoz ikusgai jarri ditu alegazioak. 
Modu horretan herritarren batek alegaziorik egin nahiko balu oinarri tekniko hori erabiltzeko aukera ere izango luke alegazioak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak