Lezo, Errenteria, Azpeitia, Zestoa, Segura, Asteasu, Zizurkil, Tolosa eta Lesakatik etorritako 16 urtez azpiko hamar bikote aritu dira, gaur, domekan, Seminarixoan dantzan. Bergarako txistulariek jotako fandangoa eta Oskar eta Eneritz anai-arreba trikitilariek jotako arin-arina dantzatu dute guztiek. Nora Davilak eta Julen Lertxundik txapelketako sari nagusiaz gain, jantzi egokienaren saria ere irabazi dute. Bigarren postuan, Amane Uranga tolosarra eta Ioritz Iriarte lesakarra sailkatu dira. Hirugarren postuan berriz, Elene Astiazaran eta Oier Arriaran azpeitiarrendako izan da.
Bergarako Dantza Eskolako neska talde batek ere ekitaldian parte hartu du, epaileek erabakia hartu bitartean, negua joan da ta abestiaren koreografia taularatu dute.