Nora Davila zizurkildarrak eta Julen Lertxundi asteasuarrak irabazi dute Euskal Herriko Bikote Gazteen 47. Dantza Solte txapelketa. Bergarako txistulari eta trikitilariek jotako fandango eta arin-arinarekin aritu dira 16 urtez azpiko hamar bikote Seminarixoan dantzan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.