Emakume kurduen gaineko liburuaren aurkezpena Bergaran, Martxanteren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu

Martxanterak talde feministak jakinarazi duenez, Mujer, vida, libertad liburuaren aurkezpena egongo da urriaren 28an Bergarako kartzela zaharrean (19:30). Horrez gain, Bergarako talde feministak aditzera eman du Israelen genozidioa salatzeko gaur Arrasaten egingo den manifestazioan parte hartuko dutela: "Martxanterok bertan parte hartuko dugu bloke feministaren baitan, Emakumeok martxan Palestina aske izan arte lelopean". 

 

Urriaren 28ko liburuaren aurkezpenari dagokionez, honako mezu hau zabaldu nahi izan du Bergarako talde feministak: "Emakumea, bizitza, askatasuna emakume kurduen mugimendutik sortutako kontsigna bat da, Ekialde Hurbilean indarkeriari, gerrari eta zapalkuntza patriarkalari aurre egin ziena. Liburu honetako bigarren liburukiak emakume kurduen historian sakontzen du; Kurdistango Askapen Mugimenduaren 50 urteko borrokan, antolaketan, ideologian, ametsetan, ahaleginetan, sakrifizioetan eta konbentzimenduan. Emakume kurduen esperientzia da; Kurdistanen kolonizazioaren aurkako erresistentziatik hasi eta Estatu Islamikoaren aurkako gerraraino". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak