Parisko Saint-Eustache elizako organoko organista titularra da 2015etik Euskal Herriko Iparraldean jaiotako Thomas Ospital. Baionako Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak eta Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen; geroago, irakasle jardun du urte askoan Kontserbatorio hartan.
Eskarmentu handia du, munduan zehar kontzertu asko egin ditu eta, bakarlari moduan eta baita orkestrarekin ere. Bakarrik izango da, domekan, Bergarako Stoltz Freres organoan.
Azpeitian eta Azkoitian
Ziklo beraren baitan, gaur, egubakoitza, Matias Sagreras organistaren eta Lucia Gomez mezzosopranoaren emanaldia izango da Azpeitiko Loiola basilikan, 19:30ean, eta Shin Young Lee organista izango da bihar, Azkoitian, 20:00etan, Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian.