Lehiaketan parte hartu zuten 23 margolarien lanak egongo dira ikustai datozen egunetan Aroztegi aretoan; tartean lehiaketako irabazle Fernando de Vicenteren (Berriz) edo Bergarako lehen sailkatu Gorka Unzuetaren lanak. Aroztegi aretoa honako ordutegi hauetan egongo da irekita:
- Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30.
- Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
- Igande eta jaiegunetan: 12:00-14:00.