Simon Arrieta pintura lehiaketako lanekin erakusketa irekiko dute Aroztegin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 19a, 13:30

Fernando de Vicente margolariak irabazi zuen 2025eko Simon Arrieta lehiaketa.

San Martin jaietako klasikoetako bat den aire libreko Simon Arrieta pintura lehiaketako lanak Aroztegi aretoan ikusi ahalko dira irailaren 19tik 28ra. 

Bergarako kaleak kolorez bete ziren 50. Aire Libreko Pintura Lehiaketaren harira. Guztira 23 margolarik hartu zuten parte, eta haien jatorria oso anitza izan da: Mungia, Laudio, Ugao, Eibar, Lesaka, Bilbo, Berriz, Erandio, Leioa, Beasain, Derio, Laredo, Castro, Viana, Amurrio, Artziniega, Irun, Portugalete eta Bergara. Parte hartzaileen artean, lau bergarar izan dira.

Lehiaketako epaimahaia Juanjo Altuna, Rikardo Azkargorta eta Xabier Agirre margolariek osatu dute, eta haien erabakiz honako hauek izan dira irabazleak:

  • Fernando de Vicente (Berriz) – 1. saria – 1.000 euro

  • Jose Miguel Arranz (Derio) – 2. saria – 600 euro

  • Joana Soldevilla (Viana) – 3. saria – 400 euro

  • Gorka Unzueta (Bergara) – Bergarako lehenengo sailkatua – 250 euro

Lehiaketako lanak ikusgai egongo dira Aroztegi Aretoan, irailaren 19tik 28ra bitartean. Erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen du margolarien lanak lasai eta gertutik ezagutzeko, eta Bergarako arte-eszena bizia balioan jartzeko.

Erakusketa ordutegia:

  • Astearteetik ostiralera: 18:00 – 20:30

  • Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30

  • Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak