Lan horiek San Antonioko biribilgunetik hirugarren fasearen amaierara eta Urteaga kalearen urbanizazio amaierara arteko tartea hartuko dute, bidegorriaren jarraikortasuna eta irisgarritasuna bermatzeko asmoz. "Obra hauek Bergarako mugikortasun jasangarriaren estrategiaren baitan kokatzen dira, bizikleta bidezko garraioa sustatzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Orain exekutatuko diren lanak mugikortasun jasangarri baten aldeko proiektu integral batean txertatuta daude, izan ere, datorren urtean bidegorriaren azken fasea garatuko du Udalak, eta horretarako dagoeneko azken fase horren proiektua erredakzioan dago", adierazi dute Bergarako Udaletik.