XVII. mendeko Euskal Herriko mendietan kokatzen da pelikula, sorgin ehiza betean. Kattalin izango da Nogueiras bergararrak antzeztuko duen pertsonaia, eta alboan izango ditu Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza aktoreak.
Sinopsia
Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesaldian, hiru emakumerekin topo egingo du. Hauek, erreka ondoan arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonistetako bat.