Auzolanean egindako istingak Bergaran, bioaniztasunaren alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 9a, 16:28

Iturriberriko istingara bisita. Argazkia: Naturtzaindia.

Iturriberrikoak hiru urte egin ditu eta Askatsukoa martxan dago. Herritar talde baten ekimenez, auzolanean egindako istingak edo urmaelak albiste dira: "Istingak ekosistema txikiak izan arren nahitaezkoak dira biodibertsitatea eta prozesu ekologiko ugari sustatzeko". Iturriberriko istingaren sustatzaile nagusi Iñaki Irizar Untzillari bertsoa ere eskaini diote. 

Iturriberriko istingara bisita dute herritar batzuk: "Bergarako naturzale eta lagunekin batera, abiapuntu ederra sortu genion Pagola-Loidi ibilbideari, zeinak eramango gaituen aspaldiko ur kanaletik zehar Bergarako baso, txilardi eta albiztietan barrena. Denbora honetan instingaren bioaniztasunak eztanda egin du eta bere egiten jakin du guk eskainitako ur baliabide hori, horren erakusle dira bertan ikus daitezkeen uhandre, burruntzi, sorgin-orratz, ihi edo lezka ugariak".

Iturriberriko istingaren gaineko informazio panela, Ana Madinabeitiaren marrazkiekin, Iñaki Irizarri keinu eta guzti. 

Askatsuko istinga auzolanean egiten, ekain amaieran. Argazkia: Kukubaso. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak