Domekako erromeriara begira, ingurunea zaintzeko eskatu du Udalak aurten ere. Azken urteetan erromeria amaitu ostean San Martzialgo inguruak oro har txukun geratu izan bada ere, Udalak gogora ekarri du "denona" den naturgunea errespetatu beharra dagoela. Horregatik, honako gomendio edo eskaera zehatz hauek egin dituzte. Hasteko, eremuko landaretza zaindu behar dela gogoratu dute: "Ez ezazu zuhaitz adarrik edo hostorik apurtu eta gogoratu enborretan ezin dela elementu arrotzik erabili –iltzeak eta bestelakoak–. Zuhaitz hilei bizitza darie; beraz, zuhaitz horiek ere daudenetan laga".
Horrez gain, gogora ekarri dute ezin dela lurra leunduz terrazarik egin, ezin dela lurrean surik piztu eta iturrian ezingo dela harrikorik egin. Gainera, sortutako hondakin guztiak dagozkion edukiontzietan batzeaz gain kuadrilla bakoitzak erabiliko duen gunea ere txukun uzteko eskatu dute, aulkiak, mahaiak, tresneria edota eremua mugatzeko zintak jasoz.
Oinez edo herribusean igo
Azken urteetan erromeria amaitu ostean San Martzialgo inguruak oro har txukun geratu izan bada ere, Udalak gogora ekarri du "denona" den naturgunea errespetatu beharra dagoela. Horregatik, honako gomendio edo eskaera zehatz hauek egin dituzte. Hasteko, eremuko landaretza zaindu behar dela gogoratu dute: "Ez ezazu zuhaitz adarrik edo hostorik apurtu eta gogoratu enborretan ezin dela elementu arrotzik erabili –iltzeak eta bestelakoak–. Zuhaitz hilei bizitza darie; beraz, zuhaitz horiek ere daudenetan laga".
Gainera, gogora ekarri dute ezin dela lurra leunduz terrazarik egin, ezin dela lurrean surik piztu eta iturrian ezingo dela harrikorik egin. Gainera, sortutako hondakin guztiak dagozkion edukiontzietan batzeaz gain kuadrilla bakoitzak erabiliko duen gunea ere txukun uzteko eskatu dute, aulkiak, mahaiak, tresneria edota eremua mugatzeko zintak jasoz.
Sanmartzialetarako Udalaren aurrekontua da 29.000 eurokoa.
Egitaraua
Ekainak 30, astelehena: San Martzial eguna
- 07:00 KANPAI JOTZEA Santa Marinan.
- 07:30 Santa Marinatik SAN MARTZIALERA IGOERA, Letania errezatuz.
- Ondoren MEZA San Martzialen. Antolatzailea: Bergarako Parrokia.
- Bukaeran TXOKOLATEA San Joxepe elkarteak prestatua.
Uztailak 5, larunbata
- 18:30 Erraldoien KALEJIRA, Elgoibarko eta Arrasateko dultzaineroek eta Bergarako Txistulari Bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Irala eta San Martin Agirre plaza.
Uztailak 6, igandea: San Martzialgo erromeria eguna
- 09:30 ALBORADA: Lizarrako gaiteroak, Gorka eta Hekthor trikitilariak, Bergarako Txistulari Banda eta Incansables txaranga.
- 10:00 San Martzialera IGOTZEA.
- 12:00 Gorka eta Hekthor TRIKITILARIAK eta Ane Zuazubizkar eta Alaia Martin BERTSOLARIAK. Ondoren Ohorezko SOKA DANTZA eta Ohiko AURRESKUA.
- Bukatzeko, Lizarrako Larrain-dantza Lizarrako gaiteroekin. Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.
- 15:30 Umeentzako eta gaztetxoentzako JOLASAK.
- 17:00 HERRI KIROLAK: Sokatira eta txingak. . Izen-ematea 16:15ean hasiko da zelaian. Sokatira eta txinga eramate saioaren tartean IRRINTZI TXAPELKETA (16 urtetik beherako kategoria eta 16 urtetik gorakoentzat) egingo da.
- 18:00 MUXUTRUK taldearen eskutik ERROMERIA.
- 19:30 Incansables TXARANGAren eta Gorka eta Hekthor TRIKITILARIen saioa.
- 21:00 TXUPINAZOA eta JAITSIERA, Lizarrako gaiteroek, Gorka eta Hekthor trikitilariek eta Incansables txarangak alaituta. Lehen tokian dultzaineroak, atzetik trikitilariak, eta azken tokian txaranga.
Jaitsieran arin-arin eta fandango dantzatzeko guneak: Askatzu Baserria eta Santa Marina. Jaitsierari txarangak emango dio bukaera, San Martin plazan.