Ikasleen proposamenak Bergarako Udalera, eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko mai. 26a, 13:05

Bergarako hainbat ikasle udaletxean, gaur. Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako ikastetxe guztietako ikasle ordezkariak elkartu dira gaur Udaletxeko Areto Nagusian, Eskolako Agenda 2030 programaren baitan antolatutako Udal Foroan.

Ikasturtean zehar ekoizpen eta kontsumo arduratsua izan dituzte aztergai, eta ikasleek udalerrian egindako diagnostikoaren ondorioak eta hobekuntza proposamenak aurkeztu dizkiete alkateari eta gainontzeko udal ordezkariei. Ikasleek bi mailatako proposamenak azaldu dituzte: batetik, Udalaren eskumenekoak diren neurriak, eta bestetik, ikasleek eta herritarrek haien eguneroko bizitzan garatu ditzaketen ekintzak.

2025-2026 ikasturtean Udalak eta ikastetxe parte-hartzaileek "esku-hartze plana" abiatuko dute, aurkeztutako proposamenetako batzuk praktikara eramateko. Helburu nagusia gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea izango da, herri mailan urrats eraginkorrak emanez jasangarritasunerako trantsizioan. Eskolako Agenda 2030 programak Bergarako hezkuntza komunitatea eta Udalaren arteko lankidetza indartzen du eta gazteak herriaren etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko eragile gisa kokatzen ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak