Guztira 13 lan aurkeztu dira aurtengo jaietako kartel lehiaketara, eta herritarrek, denera, 444 boto eman dituzte; Udaleko ordezkariek adierazi dute parte-hartzea "zabala" izan dela. Epaimahikideen eta herritarren botoak zenbatu eta gero, Ander Barrusoren Dantzatzea, oinekin amestea lana izan da lehiaketako irabazlea. Epaimahaikideek nabarmendu dute "lan irabazlearen sormena eta estiloa", eta udal ordezkariek, bestalde, "eskerrak" eman gura izan dizkie "parte hartzaile guztiei".