Gorlako Igoera "maitatuak" 30 urte beteko ditu

Imanol Beloki Unamuno 2025ko mai. 9a, 11:01

Aitor Zabaleta igoerako une batean.Argazkia: Ruben Montori

Hiru hamarkada beteko ditu motorzaleendako hain maitatua den Gorlako Igoerak. Zapatuan 45 pilotu batuko dira irteera puntuan (15:00etan entrenamenduen txanda hasiko da, 10 euro sarrera).

45 pilotu batuko dira, guztira, zapatu honetan, Gorlako lasterketa mitikoa egiteko. Motor hotsak ozen entzungo dira bertan, eta irteera puntuan batuko diren pilotuetatik hamahiru debagoiendarrak izango dira. Antolakuntzak adierazi duenez, bailarako pilotu onenekin batera puntako pilotuak batuko ditu zapatuko hitzorduak.

"Zerrenda polita osatu dugu aurtengo edizioan. Berezia izango da proba, eta auto-pilotuen maila handia da; ikuskizun politaz gozatu ahal izango dute zaleek. Horrekin batera, edizio guztietan adierazten dugun moduan, komisarioei kasu egin, eta, bide batez, mendia aurkitu duten bezala utz dezatela", adierazi du Xabier Zabaletak, Gorla Racingeko antolakuntza taldeko kideak.

Hamahiru pilotu debagoiendar

Aitor Zabaleta (Lola BMW T-298), Markel Cestafe (Lotus Exige GT), Aitor Zabaleta JR (BMW M3 E46), Ander Sarrao (BMW M3 E46), Paul Mera (Seat Leon Mk1), Xiker Ayerza (Peugeot 205 GTI), Gorka Marquez (Peugeot 205 T), Mikel Beretxinaga (BMW 325i E36), Ioseba Muguruza (BMW 323i E36), Iker Mellado (BMW 320i E36), Mikel Oyarzabal (BMW 325I E36), Unai Biain (Opel Astra) eta Jokin Gutierrez (Peugeot 2026 XS) dira parte hartuko duten pilotu debagoiendarrak. Horien artean bada bitxikeria bat: Zabaleta aita-semeak lehiatuko dira, iaz moduan. "Aitor Zabaleta seniorra berriz etxeko karreran arituko da, eta haren semeak, Aitor Zabaletak, auto berriarekin egingo du proba, lehenengo aldiz, Gorlan", adierazi du Xabier Zabaletak, Gorla Racingeko antolakuntza taldeko kideak.

Antolakuntzaren esker mezua

Gorlako Igoera berezia da pilotu askorentzat, baina hainbat urtetan ez da egin; 2022an, berriz errepidearen egoera txarrak eraginda, bertan behera utzi zuten proba. Gero, bidea hobetuta, azken edizioetan asko gozatu dute pilotuek, eta antolatzaileak gogoz daude lasterketa aurrera eramateko: "Probaren ostean ere emango ditugu eskerrak, baina aurretik ere eman nahi genizkieke urte hauetan guztietan laguntzen aritu direnei, babesleei, Bergarako Udalari…".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak